Abiatu da Korrika Zizurkilen

Egoera berezia dela eta, aurten ezingo da ohiko Korrika egin, baina haren inguruko ekitaldi ezberdinak martxan dira dagoeneko. Esaterako, mezu sekretua barruan daraman lekukoa herrian barrena ibiliko da martxoaren 28ra arte. Gaur jaso dute Otaño ikastetxeko ordezkariek, Korrika batzordeko kideen eskutik. Eguerdian Zubimusu ikastolako kideek jasoko dute eta handik aurrera, herriko hainbat eragileren eskuetatik pasatzen joango da.

Martxoaren 28ko ekitaldi nagusian herriko plazara iritsiko da lekukoa eta bertan irakurriko dute barruan daraman mezua. Urte berezi honetan ere euskarari bultzatzeko indarra eta kemena ez da falta Zizurkilen!

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.