Marc Brustenga txapeldun, Aiztondoko Klasikan

Caja Rural taldeko Marc Brustenga txirrindularia izan da lehena Zizurkilgo helmuga puntuan.Telco taldeko Miquel Valls izan da lasterketako beste protagonista nagusia. Ihes egin du ia lasterketaren hasieran, eta lasterketa-buruan izan da azken itzulira arte. Zizurkilgo Azken Portutik gorako igoera gogorrean abantaila murriztu dio Brustengak, eta Vallsek ezin izan dio eutsi. Helmuga puntuan, Brustenga izan da garaile.

175 txirrindularik hartu dute parte Aiztondo klasikoan. Asteasun ekin diote lanari, goizeko 10:00etan, eta ia lau orduko lana egin behar izan dute, euripean. Bailarako errepide bazterretan zaletuek txalo artean hartu dituzte txirrindulariak. Aurten, gainera, igoera berria zuten txirrindulariek. Zizurkilgo Azken Portu auzotik gora, hilerri aldera doan bideko malda gogorrek ikuskizun ederra eskaini diete zaletuei.

Lasterketa amaituta, Joxe Arregi plazan egin dute sari banaketa ekitaldia, udal ordezkariak bertan zirela.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.