Martxoaren 27an magiak hartuko du Zizurkil. Goizetik hasi eta gaua arte, magiaren inguruko hainbat ekitaldi ospatuko da. Adin ezberdinetako herritar guztiek aurkituko dute gustuko ekitaldiren bat. Magia tailerra izango dute gaztetxoek goizez eta familia osoarentzako ikuskizuna ospatuko da eguerdian. Iluntzean berriz, helduei zuzendutako ikuskizunak izango dira protagonista. Gogoan izan, ekitaldi guztietara joan ahal izateko gonbidapenak beharko direla, eta Udal Bulegoetan jarriko dituztela eskuragarri.
Ikusi, jarraian, egitarau osoa:
- 10:00 - 12:00 Magia tailerra Gaztezulon. LH4-6 urte bitarteko gaztetxoentzat.
- 12:00 Magia Egunaren irekiera gala, Marsel magoaren eskutik. Joxe Arregi plazako estalpean. Familia guztiarentzat emanaldia.
- 18:00 eta 19:45: Helduentzako magia galak. Atxulondoko Areto Nagusian (15 urtetik gorakoentzat): Imanol Ituiño, David Blanco eta Asier Kidam.