Martxoaren 8a iristear da, eta Aiztondo eskualdean egitarau oparoa prestatu dute data horren inguruan. Hilabete osoan zehar ekitaldi ezberdinak izango dira.
Lurgatz Talde Feminista, Aiztondoko Neska* Gazteak, Aiztondoko Mugimendu Feminista eta Aduna, Amasa-Villabona, Asteasu, Larraul eta Zizurkilgo Udalek landu dute egitaraua, elkarlanean.
Ekitaldi ezberdin ugari izango da hilabete osoan zehar: gozamenerako, ikasketarako, partekatzeko, aldarrikatzeko...
Ikusi, kartelean, aukera zabala.