Hondakin organikoa kudeatzen dutenei jarraipena

Zizurkilgo hainbat herritarrek etxean edo auzoan kudeatzen dute euren ondakin organikoa. Ekimen horiek guztiek, modu egokian garatzen ari direla ziurtatzeko, jarraipen tekniko baten beharra dute. Horregatik, Zizurkilgo Udalak aholkularitza tekniko baten bidez, herriko auzo- konposta guneetan eta etxean hondakin organikoak konpostatzen ari zaretenoi laguntza teknikoa eskaini nahi dizue.

Zeregin horretarako, Udalak kontratatu duen Izadi 21 aholkularitzako teknikariak telefonoz etxean konposta egiten duzuen familiekin harremanetan jarriko dira otsailaren 15etik aurrera, besteak beste, etxean konposta egiten jarraitzen duzuen ala ez jakiteko, konpostatze-prozesua modu egokian burutzen ari dela eta izan ditzakezuen zalantzak argitzeko bisita eguna zehazteko, etab. Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako programaren baitan sartzen da ekimen hau.

Konpostajeari buruzko informazio gehiago https://konpostatu.tolosaldekomankomunitatea.eus webgunean sartuz.

Zure ahaleginari esker, Zizurkilgo hondakinen kudeaketa hobetzen ari zara. Mila esker zure partaidetzarengatik.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.