Adi! Martxoaren 1etik aurrera, hondakinen bilketarako ordutegi berria Elbarrenan

 

Aldaketa esanguratsuak egingo dira Elbarrenako hondakinen bilketan. Martxoaren 1etik aurrera, hondakinen bilketa goizez egingo dute. Orain arte, gauez egin izan da bilketa eta zenbait herritarrek ordutegia aldatzeko eskaera luzatua zuten. Eskera horri erantzunez, bilketa ordutegia aldatu, eta goizez egingo dituzte lan horiek aurrerantzean.

Herritarrek kontuan hartu beharko dute ontziak goizeko 08:00 baino lehen atera beharko direla.

Bilketa egunetan ere aldaketak egin dituzte. Honela, errefusa asteazkenetan bilduko dute; organikoa astearte, ostiral eta igandetan, eta traste handiak ostiraletan.

Traste handiak atera baino lehen, nolanahi ere, beharrezkoa izango da 943 67 62 16 telefono zenbakira deitzea. Errefusaren kasuan, aparteko beste bilketa bat ere egingo zaie larunbatetan, sortzaile bereziei.

Bi aldaketa nagusi izango dira beraz Elbarrenako hondakinen bilketan: hondakin bakoitza ateratzeko egunak aldatu egingo dira, eta baita ordutegia ere. Martxoaren 1ean sartuko dira indarrean aldaketa horiek, beraz, egun horretatik aurrera, izan kontuan aldaketak.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.