Danenako murala margotu dute Gaztezuloko kideek

Danenako instalakuntzetan egindako eraberritze lanen ondorioz, kanpoaldeko muralak konponketa eta margoketa lan berriak behar zituen. Larunbatean, otsailaren 20an, Zizurkilgo Gaztezuloko DBHko gaztetxoek egin zituzten lan horiek. Alboan izan zituzten laguntzen Ane Artutxa, Gaztezuloko hezitzailea; Beñat García, Mattin Gizarte Abenturako dinamizatzailea; eta Garikoitz C. Murua graffitilaria, jatorrizko muralaren egilea.

Gustura aritu ziren gazteak margoekin lanean eta emaitza ere ikusgarria izan da.

DBHko gazte taldea gustura dabil Gaztezulon eta ekimen ezberdinak ari dira prestatzen. Otsaileko asteburuetan elkartu, eta ekitaldi ezberdinetan parte hartu dute eta etorkizunera begira ere beste zenbait ekimen lantzen ari dira.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.