Ostalaritzaren inguruko mozioa onartu zen azken osoko batzarrean

EH Bildu eta PSOE-ren aldeko bozkak eta PNV-EAJren abstentzioarekin, ostalaritzaren inguruko mozioa onartu zuten azken osoko batzarrean. Honakoa da Sos Ostalaritza plataformatik aurkeztutako mozioa:

 

 

Zizurkilgo Udalari

Udal horretako alkateari eta bertako taldeetako arduradunei.

Covid  19aren ondorioz, Estatuko Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak agindutako ostalararitzaren itxierak direla eta, ekonomiaren arlo hori jasaten ari den egoera larriari irtenbide egokia emateko neurriak har ditzaten eskatzeko UDAL MOZIO PROPOSAMENA, Ostalaritza Aurrera Gipuzkoa plataformak eskatuta.

 

ARRAZOIEN AZALPENA

Urte honetako martxoaren 14ean, lehenengo Eusko Jaurlaritzak eta egun berean Estatuko gobernuburuak, ostalaritza isteko agindua eman zuten.

Maiatzaren 11n, deseskalatzeko 1. fasean, ostalaritza berriro irekitzeko baimena iritsi zen. Irekitzeko baldintzak hain murritzak izanik, ostalarien gehiengoak maiatzaren 25etik aurrera ireki zuen. Beraz, 71 egun itxita egon ziren gure negozioak.

Ekainaren 21ean alarma egoera altxa eta, pandemiaren bilakaera negatiboa zela eta, aburtuaren 17an murrizketa berriak etorri ziren eta gaueko aisia erabat itxi zen. Urriaren 25ean bigarren alarma egoera agindu zen eta azaroaren 6an bigarren itxiera iritsi zen.

Abenduaren 12an irekitzeko baimena izan genuen, ordutegi eta aforo murrizketa handiekin, 35 egun itxita egon ondoren. Baina ez genuen guztiok irekitzeko baimenik izan. Horrela, Arrasate, Ordizia eta Eibarrek itxita jarraitu zuten.

Handik hiru egunetara, Beasain, Zaldibia eta Azpeitiako ostalaritzaren itxiera agindu zen. Abenduaren 18an, berriz, Segura eta Eskoriatzako ostalaritza itxi zen.

Gaurko egunean, abenduak 31, Errezil, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga, Segura, Zaldibia, Arretxabaleta, Arrasate, Azpeitia, Beasain eta Ordiziako ostalaritzak itxita jarraitzen du.

Guztira, Gipuzkoako ostalariok gure negozioak itxita eduki ditugu 106 eta 125 egun artean, udalerri bakoitzaren egoera epidemiologikoaren arabera. Gaueko ostalaritzak, berriz, 7 hilabetetik gora darama erabat itxita.

Eta itxita egondako epean ere, gure gastu finko gurtiak ordaintzen jarraitu behar izan dugu: telefonoa, aholkularitza-gastuak, aseguruak, gastu informatikoak, gasa, argindarra, OHZ, zaborren eta terrazen tasak, alokairuak, maileguak, banketxe-gastuak, suhitzalgailuem mantenua, alarmen hileroko kuota, SGAE,

 

 

Egia da, tokian tokiko udalek lagundu digute, neurri ezberdinen bidez, gastu finko batzuk arintzen, terraza- eta zabor-tasak bolara batez kenduz, kontsumoa bizkortzeko bonuak ateraz, EPletarako Iaguntza emanez, terrazen  azalera  handitzeko  aldi  baterako baimenak emanez

Bestalde, lehenengo itxialdian, mutuan bidez, 666€ eta 1098€ arteko kopurua jaso genuen eta autonomoen kotizazioa kendu ziguten.

Bigarren itxialdian, irailaren 29ko 30/2020 Errege-Dekretuaren bidez, hilean               301,6 eta 377€ arteko kopurua jasotzeko eskubidea onartu zitzaigun (kotizazio mininimoaren oinarriari dagokionaren %50 kasu batzuetan eta %40 beste batzutan) itxialdiak irauten duen bitartean; era berean, ez digute kobratuko autonomoen kuotarik.

Eusko Jaurlaritzak, berriz, aurrikusiak ditu 3000 eta 4500 € arteko Iaguntza zuzenak, eta ostalari gutxi batzuk dagoeneko jaso diturte.

Alokairuak dituztenen egoera, berriz, jabe eta maizterren akordioen baitan geratu da. Maileguen kasuan, ostalari askok ordainketen urtebeteko atzerapena lortu dute.

Egiari zor, aitortu behar da administrazio ezberdinek ahaleginak egin dituztela gure egoera arintzeko; baina EZ DA NAHIKOA.

Faktura finko guztiak ordaindu ondoren, ikusi dugu jasotako laguntzekin ostalari gehienok EZ DUGULA LORTU GASTU FINKOEI AURRE EGITEA.

Horrez gain, familia asko eta asko ostalaritzatik bizi gara, eta 2020 URTEAREN HERENA BAINO GEHIAGOZ GEURE BIZITZARAKO GASTUETARAKO DIRUSARRERARIK GABE GELDITU GARA.

Gipuzkoako ostalari gehienok autonomo txikiak gara, lokal bat edo bi errentan edo jabetzan ditugu, baina ez dugu dirusarrerarik eguneroko bizitzako gastuei aurre egiteko.

Egoera horrek hainbat eta hainbat familia miseriara garamatza. Gure egoera animikoa ere desesperazioaren mugan aurkitzen da.

Ez dugu lan egiterik izan eta ezin izan dugu soldatarik eraman geure etxeetara.

Arrazoi horiek guztiak direla eta, honako eskaera hauek Osoko Bilkurari aurkeztu nahi dizkiogu, onartuak izan daitezen:

 

1.- GIPUZKOAKO  OSTALARITZAREN  EGOERAREN  BERRI  EMATEA  EUDELI,  FORU ALDUNDIARI, LEGEBILTZARRARI ETA EUSKO JAURLARITZARI.

 

2.- AIPATUTAKO   ERAKUNDEEI   ESKATZEA,   OSTALARIOK   BIZI   DUGUN   EGOERA EKONOMIKOARI IRTENBIDEA EMATEARREN, MARTXOAREN 14az GEROZTIK, ATZERAERAGINAREKIN,  GIPUZKOAKO  OSTALARITZAKO  AUTONOMOEI  HILEROKO GUTXIENEKO SOLDATA AITORTZEA ETA BERORI BIDERATZEKO BEHARREZKO DIREN IZAPIDEAK BURUTZEA.

 

 

Zizurkilen, 2021ko urtarrilaren    18an



 

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.