Korrikaren inguruko ekitaldia, martxoaren 28an

2021 Korrika urtea da. Urte berezia da aurtengoa eta ezingo da ohiko Korrikarik egin. Baina Zizurkilen ekitaldi berezia prestatu nahi dute Korrika gogoan hartuz.

Ekitaldi hori antolatzeko, bilera ezberdinak deitu ditu Zizurkilgo Korrika Batzordeak. Bihar, otsailak 18, egingo da lehenengoa Atxulondo Kultur Etxean, arratsaldeko 18:00etan.

Martxoaren 4 eta 11rako ere egin dituzte deialdiak, ordu eta toki berean.

Martxoaren 28an, beraz, segurtasun neurriak zainduz, Korrika ospatuko dugu Zizurkilen. Animatu, eta zatoz bileretara

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.