Atzo Sestaon izandako hilketa matxistari erantzuna emateko, elkarretaratzea deitu du gaurrko Aiztondoko Mugimendu Feministak. Jende askok erantzun du hitzordura eta beharrezko distantziak zainduz, ordu laurdeneko elkarretaratzea egin dute. Bertan ziren Aizondo bailarako herrietako hainbat udal ordezkari.
Amaieran, Matti Navas Zizurkilgo zinegotziak hartu du hitza Aiztondoko Mugimendu Feministako kide gisa. Iragarri duenez, Euskal Herrian emakume bat hiltzen duten guztietan luzatuko dute elkarretaratzeko deia.