Datuek hobera egin dute nabarmen azken egunetan. Joerari jarraituz, azken egunetan ez dute COVID19an kasu positiborik antzeman Zizurkilen eta intzidentzia tasa 296,54an kokatu da.
Villabonako osasun eremuko intzidentzia tasak ere hobera egin du eta 382,11n kokatuta da, egoera gorritik ateraz. Honenbestez, Zizurkil eremu gorritik atera da gaur. Bihartik aurrera, eskola kirola eta eskola adinako kirola martxan jarriko da.