Otsailaren 26ra arte zabalik egongo da ur eta hondakinen tasetan hobariak jasotzeko eskariak aurkezteko epea.
- Familiako kide guztien nortasun-agiriaren fotokopia
- Errolda eta elkarbizitza-ziurtagiria
- Familiako kide guztien diru-sarreren ziurtagiria
- Errenta-aitorpenaren fotokopia edo egitera behartuta ez dagoenaren agiria
- Langabezia-txartela eta Lanbidetik jasotzen den laguntzaren agiria
- Foru Ogasunak emandako ondasun-agiriak
Informazio gehiago nahi izanez gero, udal bulegoetan eskuratu ahal izango duzue edo 943691012 eta 943693066 telefono-zenbakietan.
Lotura HONETAN aurkituko duzue aurkeztu beharreko eskaera orria, baita hobarien taula eta Udalaren bandoa ere.