Sei ikastaro eskainiko dituzte orotara, horietako bost Lehiberri Zentroan eta, beste bat, online.
Formatu anitzeko ikastaro eskaintza egiten du hilabetero Tolosaldea Garatzen Garapen Agentziak. Honakoak dira otsailean izango diren formazio-saioak.
Elikagaien industriaren etorkizun digitala
Otsailak 5, ostirala
10:00-11:00, Online (Zoom bidez)
Gure Market proiektuaren testuinguruan antolatutako webinarra, Erich Eichstetter, LABE Digitalaren Gastronomy Lab Arduradun, sukaldari eta diseinatzailearekin.
Otsailaren 8tik 25era.
15:15-18:30 (Astelehenetik ostegunera), Lehiberri Zentroan.
ERTEn dauden langileak formatzeko Gipuzkoako Bazkundeak antolatutako ikastaroa, jardunbide egokien eta tresna erabilgarrien berri emateko.
Internet bidez lana aurkitzeko erremintak
Otsailak 10, asteazkena
09:00-12:00, Lehiberrin.
Otsailaren 15etik 19ra.
09:30-13:30 (astelehenetik ostiralera), Lehiberri Zentroan.
Enpresa bat martxan jarri nahi duten ekintzaile berrientzat, 20 orduko enpresa kudeaketa ikastaroa Lehiberri Zentroan: bideragarritasuna, egitura juridikoak, fiskalitatea, ekonomia-finantzak, betebehar administratiboak…
Turismo enpresentzat: Zerbitzu berriak diseinatu eta sare sozialak erabili
Otsailaren 15etik 26ra.
09:30-13:30 (astelehenetik ostiralera), Lehiberri Zentroan.
Gipuzkoako Bazkundeak antolatuta, 40 orduko ikastaroa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza medio, ERTEn dauden pertsonentzat doakoa da.
Internet bidez lana aurkitzeko erremintak
Otsailak 17, asteazkena.
09:00-12:00, Lehiberrin.
Izen-emateak
Ikastaroetan izena-emateko, tolosaldeagaratzen.eus webguneko agendan, ikastaroa hautatu, eta formularioan eskatutako datuak bete beharko dira. Zalantzarik izanez gero, 943 654 501 telefonora dei daiteke.