Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da gaur. Prebentzioa eta detekzio goiztiarra beharrezkoak eta oso garrantzitsuak direla azpimarratzeko eguna da gaurkoa.Izan ere, minbizia heriotza kausa nagusienetarikoa baita egun.
Urtero 13.500 kasu berri antzematen dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta 3400 berriz, Nafarroan. Azken urteotan, aurrerapen nabarmenak izan dira tratamenduan: immunoterapia, zehaztasunezko medikuntza, kimioterapien konbinazioa, tratamendu hormonala, terapia zelularrak eta abar. Hori guztia dela eta, biziraupen-tasa ez ezik, gaixoen bizi kalitateak ere hobera egin du.
Gaurko egunaren helburu nagusia kontzientziazio maila haunditzea da. Izan ere, bizitza osasuntsua eramateak, minbizia izateko arriskua %40an jaisten baitu.