Emakumeen Mundu Martxari lotuta, hainbat ekitaldi iragarri dituzte:
Otsailak 6, larunbata. “Zubi guztien gainetik, mugarik ez! Transnazionalik ez!” izenburupean landutako dossierraren inguruan eztabaida telematikoa egingo dute. Aiztondo mailako ekimena izango da honakoa. HEMEN aurki daiteke dossier edo txosten osoa. Nahiago izanez gero, dosierra laburbiltzen duten infografiak eta bideoak ere aurki daitezke bertan.
Eztabaida telematikoan parte hartu nahi izanez gero, beharrezkoa izango da aurrez izena ematea. Horretarako, nahikoa da mail honetara mezu bat bidaltzea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Otsailak 20, larunbata. Mundu martxa Tolosaldea eskualdetik pasako da. Oraindik zehazteko dago nondik eta zein ordutan pasako den. Egon adi deialdiei!
Martxoak 6, larunbata. Amaiera ekitaldia egingo dute Irun-Hendaia mugan. Artekintza feminista egingo dute, mugen kontra, transnazionalen kontra. Euskal Herriko artista eta kolektibo feminista, migratu eta arrazializatuak gonbidatu dituzte parte hartzera. Info gehiago: www.emakumeenmundumartxa.eus / Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu .
Gaiaren inguruko interesa duen orok HEMEN klik eginda aurkituko du informazio osoa