Adi! Zizurkil eremu gorrian sartu da. 5000 biztanletik beherako herrietan hiru aldagai hartzen dituzte kontuan:
- Herriko intzidentzia tasa 500etik gorakoa izatea.
- Villabonako osasun eremuan ere 500etik gorako intzidentzia tasa izatea.
- Azken zazpi egunetan 2 positibo baino gehiago izatea.
Hiru aldagai horiek kontuan hartuta, eremu gorrian da Zizurkil.
Egoera honek iraun bitartean, ostalaritza itxita egongo da bihartik aurrera eta etenda geratuko da eskola kirola. Gainera, debekatua geratuko da taldeka kirola egitea.
Zaindu dezagun elkar!