Zizurkilen #COVID19-an lau positibo antzeman zituzten joan zen asteburuan eta beste bi kasu batu ziren urtarrilaren 25ean. Urtarrilaren 26an berriz, egun bakarrean antzemandako positibo kopururik altuena izan zen. Izan ere, 9 positibo antzeman baitzituzten. Urtarrilaren 27 ez zen kasurik antzeman eta 28an berriz, bi.
Intzidentzia tasa 757,83koa da. Hala ere, Zizurkil ez da momentuz eremu gorrira pasa.
5000 biztanletik beherako herriek, hiru baldintza bete behar dituzte eremu gorrian sartzeko:
-Udalerriko intzidentzia-tasa metatua 500 positibokoa edo gehiagokoa izatea 100.000 biztanleko, azken 14 egunetan
-Intzidentzia-tasa metatua 500 positibo edo gehiagokoa izatea 100.000 biztanleko, azken 14 egunetan, Udalerriaren oinarrizko osasun zonaldean. Zizurkili, Villabonako zonaldea dagokio.
-Udalerrian, azken 7 egunetan 3 kasu positibo edo gehiago erregistratzea.
Villabonako osasun zonaldeko intzidentzia tasa 488,60an dago. 500eko langa ez du zeharkatu eta momentuz Zizurkil ez da sartu eremu gorrian.
Elkar zaintzen jarraitu behar dugu.