Asko eta asko dira bizikletan ibiltzea atsegin dutenak. Asteburuetan, aisialdi gisa, kirola egiteko… bizikletarekin gozatzeko aukera ezberdin asko egon daitezke. 2021 denboraldiari begira, txirrindularitza lizentzia egiteko aukera eskaintzen die Zizurkilgo Danena taldeak zaletu horiei guztiei. Besteak beste, aseguru baten babesa ematen du federatuta egoteak. Informazio gehiago jasotzeko, Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu edo 671702112.