COVID19aren intzidentzia tasa 494'23an da

COVID19aren inguruko datuak goruntz doaz Zizurkilen. Atzo beste bi positibo antzeman ondoren, intzidentzia tasa ehun milatik 494,23an kokatu da dagoeneko.

Azken lau egunetan guztira 9 kasu positibo izan dira herrian eta, horren eraginez, igo egin da intzidentzia tasa.

Datorren astelehenean argitaratuko dituzte datu berriak eta ikusi egin beharko da zein den egoera. Bitartean, jarraitu segurtasun neurriak errespetatzen eta elkar-zaintzen.

Bestalde, izan gogoan Amasa-Villabona eta Andoain egoera gorrian sartuta daudela eta itxiera perimetrala ezarrita dutela. Beraz, ezingo gara inguruko bi herri horietara sartu justifikazio egokirik gabe. Jarraian, itxieran dauden herrietatik sartu edo ateratzea baimentzen duten arrazoien zerrenda:

  • Osasun zentroetara joatea
  • Laneko betebeharrak betetzea
  • Ohiko bizilekura edo familia-bizilekura itzultzea
  • Zaintza lanak egitea
  • Aseguru erakundeetara edo hornidura estazioetara joatea.
  • Organu publiko, judizial edo notarialetan egin beharreko edo presazko jarduketak.
  • Baimenak eta dokumentazio ofiziala berritzea
  • Azterketa edo proba ofizial atzeraezinak egitea
  • Ezinbesteko premia egoera.

Denak ere, behar bezala egiaztatuta.

Medios

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.