Zabalik da 'Munduari itzulia' erakusketa

Urtarrilaren 18an zabaldu zuten 'Munduari itzulia' erakusketa, Plazida Otaño liburutegian.

Motxila ibiltaria ekimenaren baitan, misio bat osatzeko erronka izaten dute haur eta familiek. Irudimenez betetako ibilgailu bereziak egitea zen azken misioa eta haurrek ez dute hutsik egin, noski. Kolore, tamaina eta forma guztietako ibilgailu ikusgarriak egin dituzte.

Urtarrilaren 30era arte izango da erakusketa bisitatzeko aukera.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.