Irekiera arrakastatsua izan du Gaztezulok

Apirilaren 7tik aurrera, zabalik dago jada Gaztezulo. 9 urtetik 17 urtera arteko haur eta gaztetxo ugari azaldu ziren inaugurazio-ekitaldira, eta primeran pasatu zuten arratsaldea. Aretoko txoko eta baliabideak ezagutzeaz gain, Izaskun Sarasola hezitzaileak prestatutako jokoetan jolasteko aukera izan zuten: brilet, hari-mataza...

Jolasen ondorenean, indarrak hartzeko aukera izan zuten gaztetxoek merienda goxo batekin. Ordenagailuetan ibiltzeko parada ere izan zuten, bai eta lagunartean telebista ikustekoa ere.

Hemendik aurrera, honako hau izango da Gaztezuloren ordutegia:

  • 9-11 urte artekoek:
    • Astearteetan: 16:30 - 19:30
    • Ostegunetan: 16:30 - 19:30
  • 12-17 urte artekoek:
    • Ostiraletan: 17:00 - 20:00
    • Larunbatetan: 16:30 - 19:30

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.