Herri antzerkiko paperak banatzen hasiko dira otsailaren 14an

Zizurkilen sorreratik 400 urte igaro direla eta, bilerak egiten ari dira Maiatza Saltsanen baitan herri antzerki bat antolatzeko asmoz. Hurrengo bilera otsailaren 14an izango da, larunbatean, eguerdiko 12:00etan Atxulondo kultur etxean.

Bilera horretan, herri antzerkiko paperak banatuko dira, eta antzerkirako entseguak antolatzen hasiko dira. Hori dela eta, antolatzaileek dei egiten diete herritar guztiei, herri antzerkian parte hartu nahi izanez gero larunbateko bilerara azaltzeko. Antzezle gisa ez, baizik eta beste moduren batera parte hartu nahi dutenek ere aukera izango dute bilera horretan beraien ekarpenak egiteko.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.