Zein zerga eta tasa ordaintzen dizkiogu Udalari? Galdera horri erantzuteko batzar informatiboa antolatu du Zizurkilgo Udalak. "Zergak eta tasak gutxien ezagutzen den arloetako bat da. Azken urteetan hainbat aldaketa egin dira zergak progresiboagoak eta bidezkoagoak izateko helburuz. Zein zerga eta tasa ditugun azaldu eta 2014rako egiten den proposamena jakinaraziko da bileran, "azaldu dute Udaletik. Hitzordua asteazkenean, hilak 13an da, Atxulondo kultur etxean, arratsaldeko 19:00etan.