2013ko aurrekontuen aurkezpena asteazkenean Atxulondon

Parte hartze prozesua amaituta, hilak, 20 datorren asteazkenean egingo da 2013ko aurrekontuen aurkezpen publikoa, iluntzeko 19:00etan, Atxulondo Kultur Etxean.

Ohar honen bidez egin du deialdia Zizurkilgo Udalak:

Ederki dakigu oro har, 2013a ez dela urte erraza izango. Ez herritarrontzat eta ezta erakundeentzat ere. Horren jakitun ginela hasi ginen aurrekontu parte hartzaileak lantzen. Batzordez batzorde, lehentasunak jarri eta doiketen inguruan eztabaidatu dugu herritarrekin. Aberatsa izan da eztabaida, eta ondorioz, 2013ko aurrekontuen oinarrian herritarrak zuzenean ordezkatuta egongo zarete. Eskerrak eman nahi dizkizuegu parte hartu duzuen guztioi eta hurrengo urteko aurrekontuetan parte hartzearen bidean sakontzeko konpromezua hartzen dugu.

Aurrekontu hauek aurrera ateratzeko, Udalaren egoera ekonomikoak erabat baldintzatzen gaitu, azken urteetan gertatu moduan. Ordaindu beharreko zorren maileguek eta Madrildik datozen BEZ igoera zein Espainiako Gobernuak hartutako beste zenbait neurriek are gehiago estutuarazi dute aurrekontua. Inbertsioen alorrean beraz, lehentasunak jarri beharrean aurkitu gara.

Honenbestez, prozesuaren amaiera gisa, azalpenak emango dizkizuegu 2013ko diru kontuen inguruan. Egin daitekeenaz eta aurten ezin izango denaz. Aurkezpena euskaraz izango da baina dokumentazioa helaraziko da gazteleraz inork jarraitu nahi balu.

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.