Azaroaren 28an egin da aurrekontu parte hartzaileen batzar orokorra, Atxulondo Kultur Etxean. Bertan azaldu ditu Nerea Lizarraga ogasun zinegotziak aurtengo diru kontuak eta hurrengo urterako zein den aurrikuspena. Bidu diren hamarnaka herritarrek herriko lehentasunen inguruan iritzia eman dute eta diru partida zehatzak lantzeko batzordeen egutegia banatu da parte hartzaileen artean.