Zizurkilgo Udalak bat egiten du Mugimendu Feministak azaroaren 25erako deitutako mobilizazioekin

Mugimendu Feministak deituta, kontzentrazioa egingo da Joxe Arregi plazan, arratsaldeko 19:00etan.

Zizurkilgo Udalak bat egin du azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunean, Mugimendu Feministak antolatu dituen mobilizazioekin. Kontzentrazioarekin bat egiteaz gain, deialdia zabaltzen dio jendarte osoari, mobilizazio horretan parte har dezan, eta, modu horretan, indarrak batu daitezen bidegabekeria horri aurre egiteko bidean.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.