Plazidatik plazara emanaldi berezia, martxoaren 4an

Plazida Otaño zizurkildar bertsolariari omenaldia eginez, joan den mendeetako emakume bertsolariak kantuz eta kontuz jarriko dituzte martxoaren 4an, ostiralean, 19:00etan, Iriarte kultur etxean.

Emakumearen Egunaren harira antolatutako ekitaldi horretan, Estitxu Eizagirre kazetariak eta Maddi Etxeberria eta Malen Otxoa musikariek hartuko dute parte. Garai bateko emakume bertsolarien lanak taularatuko dituzte, dagokien aitortza eginez eta ahotsa emanez haien lanari.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure esperientzia ahalik eta hoberena izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauen erabilera onartzen ari zara.">Pribatasun politika.

Web orri honetako cookie-ak onartzen ditut.