Arrakala. Zirrikitu bat haitzean izeneko dokumentala izango da ikusgai, otsailaren 26an, ostiralean, arratsaldeko 18:30ean, Atxulondo kultur etxean.
Aizan talde feministak hilero antolatzen ditu dokumental emanaldiak, feminismoarekin lotutako gaiak ardatz hartuta. Emanaldiaren ostean, eztabaidarako tartetxoa egoten da, gaia sakon jorratzeko eta iritziak eman ahal izateko.
Otsailean, heteroarauaz jardungo dute, nola egituratzen den heteroaraua bizi garen jendartean, eta nola eragiten duen gure bizitzetan eta harremanetan.
Haitzaren arrakalak azaleratzea da Aizan taldearen helburua, eta, horretarako, heteroarauaren inguruko gaiak jorratu nahi ditu, hala nola, familia zein elkarbizitza egoera ezberdinak, desira aukerak, identitateak eta sexu/genero sistemak guzti honetan duen eragina.