- Ikasturtea urriaren 1ean hasiko da eta ekainaren 23an amaituko.
- Matrikula epea irailaren 12tik 23ra.
- Izen-emateak Zizurkilgo udal bulegoetan (Ernio Bidea 9-A, behea), 943 69 10 12 (4. luzapena) zenbakian. Izena ematean, ikastaroaren ordainketa egin beharko da edo Udaleko kontu korrontean ordainketa egin izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko da. Izen-emate orria ere bete beharko da.
- Bi edo ikastaro gehiagotan izena ematen duen pertsonak ordainketa bi epetan egiteko aukera izango du: irailean ikastaro bat eta urtarrilean gainontzekoak.
- Ikastaro bakoitzean izena ematen duten pertsonen %50ek ZIZURKILDARRA izan beharko du, bestela ikastaroa bertan behera utziko du Udalak.
- Izena emateko EPE BAKARRA irekiko da (irailean). Hau da: ikastaroa hasi ondoren ez dira izen-emate berriak onartuko. Ikastaro bakoitzean sortuko den itxaron zerrendako interesatuek izango dute ikastaroetan hasteko aukera, ikastaroan bajak egon badira.
- Ikastaroetan baja eman nahi duenak idatziz eskatu beharko du, urriaren 31 baino lehen.
1.ATXULONDO KULTUR ETXEKO IKASTAROAK
HAURRENTZAT:
· ANTZERKI TAILERRA: 2016-2010 urtean jaiotako umeentzat, ostiraletan, 18:00etatik 19:30era. Prezioa: zizurkildarrek 90€/ ez erroldatuek 130€.
HELDUENTZAT:
· PATCHWORK: asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara. Prezioa: zizurkildarrek 100€/ez erroldatuek 140€.
· YOGA: astelehen eta asteazkenetan, 18:30etik 20:00etara Prezioa: zizurkildarrek 135€/ez erroldatuek 175€.
· PILATES AURRERATUA: astearte eta ostegunetan, 18:30etik 19:30era. Prezioa: zizurkildarrek 140€/ez erroldatuek 180€.
· FORMAN JAR ZAITEZ: astelehen eta ostegunetan, 17:55etatik 18:55etara. Prezioa: zizurkildarrek 135€/ez erroldatuek 175€.
· ZUMBA: asteazken eta ostiraletan, 19:30etik 20:30era. Prezioa: zizurkildarrek 135€/ez erroldatuek 175€
· DANCEHALL: asteazkenetan 19:30etik 20:45era Prezioa: zizurkildarrek 90€/ez erroldatuek 140€.
· SABEL DANTZA: astelehenetan 19:15etik 20:45era. Prezioa: zizurkildarrek 140€/ez zizurkildarrek 180€.
· MUXIKO TAILERRA: dantza jauziak eta beste erritmo batzuekin dantzan, oinarri-oinarrizko urratsetatik abiatuta. Ostegunetan 18:30etik 20:00etara. Prezioa: zizurkildarrek 140€/ez erroldatuak 180€.
JUBILATUENTZAT: izen-emateak eta prezioak ELIZPE JUBILATU ELKARTEAN:
· GIMNASIA: astelehen, asteazken eta ostiraletan, 10:00etatik 11:00etara.
· JOSKINTZA ETA ESKULANAK: ostegunetan, 16:00etatik 18:00etara.
· YOGA: astearte eta ostegunetan, 10:00etatik 11:30era.
2.IRIARTE KULTUR ETXEKO IKASTAROAK
· HELDUENTZAT GIMNASIA: astelehen eta asteazkenetan, 11:45ean. Prezioak: jubilatuz zizurkildarrek 80 euro/ jubilatuak ez diren zizurkildarrek 110€ / jubilatu ez erroldatuek 120€ eta ez erroldatuek 150€.
3. AIZTONDO GIZARTE ZERBITZUEN IKASTAROAK
- MEMORIA IKASTAROAK: 60 urtetik gorakoentzat. Izen-emateak: gizarte-zerbitzuetan, 943693930.
Atxulondon, astelehen eta ostegunetan, 9:30etik 11:30era. Iriarten, astearteetan, 18:30etik 20:00etara.
4. BUKALAI DANTZA-TALDEA
Euskal dantza ikastaroak.
5.LOATZO MUSIKA ESKOLA
Informazio gehiago 943 69 18 57 telefono zenbakian.
EUSKARA IKASTAROAK
· EUSKALDUNTZEA: Zizurkil eta Villabonako udalek herrian bertan euskara ikasteko aukera eskaintzen dizuete, beti ere, taldeak osatzen badira, eta, gainera, diruz lagunduta:
o Maila guztietako ikastaroak.
o Etorri berrientzako AISA ikastaroak.
o Oinarrizko mailako ikastaroak.
o 1. eta 2. hizkuntza-eskakizuna lortzeko ikastaroak.
o Autoikaskuntza-ikastaroak.
· MINTZALAGUNA. Zatoz euskaraz hitz egitera, tarte atsegin bat igaroz!