9 urtetik gorako gaztetxoei zuzenduriko zerbitzua. Proiektu hau martxan jarri zenean, 2007 urtean, gazte komunitatea ezagutzea eta aldi berean hezitzaile taldea komunitateari ezagutzera ematea zen helburu nagusia. • Talde interaktiboa Otañon: bi astean behin, Otaño ikastetxearekin elkar lanean. Urteko ekintza berezien egutegia ere finkatu zuten: 12 urte arteko gaztetxoentzat Iriarte Kultur Etxean ekintza batzuk antolatzen hasi gara dinamizatzaile baten ardurapean. 16 urtetik gorako gaztetxo koadrila batekin prefabrikatuen erabilera martxan jarri da, dinamizatzailearen ardurapean. Orain arteko lana borobiltzeko eta gaur egungo baliabideen bidez argitara eramateko, 2010eko apirilean http://gaztezulo-zizurkil.net bloga ireki dugu. Bertan gazteei zuzenduriko informazio eguneratua aurki dezakezu. Informazio sakonago eta eguneratuagoa gure blogean.
Gazteen sozializazioa ezagutu eta kale hezitzaileen eta gazteen artean harremanak sortzen hasi ziren, herriko giroan murgildu eta bizilagunen eta bereziki gazteen bizimodua ezagutzen eta beraien beharrak jasotzen. Gazte taldeak eta biltzeko lekuak identifikatu zituzten hezitzaileek, gazteekin lan egiten duten herriko baliabideekin harremanetan jarri ziren (halterofilia taldea, Danena futbol taldea, Otaño ikastetxea, Auto-eskola, kultur etxea eta liburutegia) eta lehen harremanak izan zituzten gazte taldeekin. Harreman horien ondorioz lehenengo ekintzak antolatu zituzten: Futbol Txapelketa, Txuri Urdinera irteera eta Luz Ardidenera irteera.
Ekintza horietaz gain asteroko plangintza bat plazaratu zuten:
• Ostegunetan arratsaldeko 16:00etatik 19:30era: Talde ekintzak. Gazte taldeen eskaera konkretuei erantzuteko tartea. Horretarako gazteak kale hezitzaileekin aurkitzeko erreferentzi leku bezala Atxulondo Kultur Etxea izango zen. Eguraldia edota ekintzaren arabera, hauek Kultur Etxean edo kalean egingo lirateke.
• Ostiraletan 16:00etatik 19:30era: Kale lana. Gazteak egoera naturalean eta espontaneoan aurkitzeko aukera. Honek, gazte berriekin edota ezagutzen ditugunekin harremanak sortzeko eta sendotzeko aukerak zabaldu zituen eta hortik ere “talde ekintza” berriak sortu ziren. Otaño, Ugare eta Atxulondo izan ziren kale lanaren gune nagusiak.
STREET-ART ikastaroa.
Apirila-maiatza: Skate taulak egiten ikasteko ikastaroa
Maiatza: Skate park-era irteera.
Ekaina: Skate taulen erakusketa
Uztaila: Lehenengo astean Gipuzkoa ezagutzen proiektua (bost egunetan zehar Gipuzkoako bost leku ezberdin ezagutzea herri horietako gazteekin batera).
Uztaila: Bi gauerako akanpada bat.
Iraila: Malabare tailerra
Abendua: Gabon azoka, 2. eskuko jostailuen azoka.
Urteko ekintza berezi hauek oso aberasgarri gertatu ziren eta Zizurkilgo gazteen arteko harremana sendotzeko oinarria jarri zuten.
Gazteekiko harreman hau aurrera zihoan neurrian, behar berriak sortu ziren. Behar horien artean, oso garrantzitsu baloratu zen bilgune finko bat edukitzea.
Aukera desberdinen artean, Zizurkilgo Udalak Aurrera Plazan dagoen lokala alokatu zuen 2008ko udaran eta hori bihurtu da gazte hezitzaile eta gazteen bilgune eta erreferentzia.
2009ko maiatzean Zizurkil Goian diagnostiko bat egin zen: Zizurkil Goiko gaztetxo guztiekin elkarrizketak izan zituen dinamizatzaileak diagnostiko bat egin zuen, Zizurkil Goian gazteen beharrak zein ziren zehazteko. Diagnostikoa guraso eta gazteei aurkeztu zitzaien eta, zeuden baliabideak kontutan izanik, bi multzo handiri erantzun ematen hastea erabaki zen:
Gazte! Hartu parte gurekin dinamika honetan guztian!!! GERTURATU GAZTEZULORA!!
Harremanetarako:
GAZTE LOKALA. Aurrera Plaza 3-behea. 20159 ZIZURKIL.
Telefonoa: 664 368 301
Ordutegia: Asteazkena, osteguna eta ostirala, 16,30etik 19,30era.
Hezitzaileak: Ixaxkun, Andoni eta Natxo