AZOKA BEREZIA

Zizurkilgo Azoka Berezia

Zizurkilgo Azoka Bereziak 27 edizio daramatza gure herria elkargune bihurtzen, tokiko produktuak eta ekoizleen lana balioan jarriz.

Urtero, urriko bigarren igandean, herrigunea biziz betetzen da, bertatik bertara erosteko aukera eskainiz eta tokiko ekonomia eta jasangarritasuna sustatuz.

Azokaren bidez, bertako ekoizleek euren produktuak zuzenean herritarrei eskaintzen dizkiete, harreman zuzena eta konfiantzan oinarritutako trukea bultzatuz. Zizurkildarrek, berriz, gertuko produktuetan eta inguruko lanaren kalitatean oinarritutako erosketa egiteko aukera dute. Urtez urte, Zizurkilgo Urriko Azoka herritarren elkartasunaren eta tokiko nortasunaren adierazle bihurtu da; gure herriaren izaera bizia eta komunitatearen indarra islatzen dituen ekitaldia.