AUDIOGIDA

Zizurkildik ibilbide gidatua

San Bittor eta Santa Vitoria audiogidak Hodei Arrastoa antzerkilari zizurkildarrak sortu ditu. Francesc Cuéllar aktore eta sortzailearen ideian oinarritu zen Arrastoa proiektua gauzatzeko. Ideia honako hauxe zen: site specific diren audiogidak sortzea. Eta, noski, Arrastoak leku hori Zizurkil izatea aukeratu du. Zizurkildarrak sortutako proiektuak, beraz, herriguneko eta Elbarrenako kaleetan zehar ibili bitartean esperientzi bakar eta berezia bizitzeko aukera eskaintzen du. Izan ere, herrian zehar ibilbide bat egin eta herriko kale eta eraikinak ohituta gaudena baino ikuspegi berezi eta artistikoago batetik ezagutzera gonbidatzen dute audiogidek. Baina horretarako, kaletik mugitzen zoazen bitartean esperientzian guztiz murgiltzeko, mugikorra eta entzungailuak (kaskoak) beharrezkoak dira. Bi audiogidetan Arrastoaren ahotsa izango dugu gidari eta Iraitz Lizarraga, Kepa Errasti eta beste hainbaten ahotsek ere lagunduko dute esperientzia. Eta, hortaz, entzungailuak jantzi, mugikorrean audioari play klikatu eta ahots horiexek gidatuko dute Zizurkildik zehar egingo dugun ibilbide berezia.

SAN BITTOR

Zizurkilgo herrigunean entzuteko sortu da audiogida hau. Udaletxe parean egon behar gara ibilbidea hasteko. Behin, eraikinaren parean gaudela, San Bittor esperientziaren barnean murgildu gaitezke. Entzun arretaz eta zure oinek jakingo dute zer bide egin behar den, non eman hurrengo pausoa.

SANTA VITORIA

Zizurkilgo Elbarrena auzoan entzuteko sortu da audiogida hau. Joxe Arregi plaza parean egon behar gara ibilbidea hasteko. Behin, plazan gaudela, Santa Vitoria esperientziaren barnean mugildu gaitezke. Entzun arretaz eta zure oinek bakarrik emango dute hurrengo pausoa, non amaituko dugun? Hori amaieran ikusi beharko da.

Navigation Menu