Eduki publikatzailea

Atzealdea Zizurkilgo Udalak Zimenterioko teilatua berritzeko hitzarmena sinatu du Elizarekin

Udalak lanen %50a finantzatuko du, guztira 21.208 euroko inbertsioa eginez.

2024·10·03


Zizurkilgo Udalak hitzarmena sinatu du Elizaren jabegoarekin San Millan elizari itsatsita dagoen Zimenterioko teilatua berritzeko. Denboraren poderioz, teilek higadura handia jasan dute, eta horrek itoginak eragin ditu espazioan. Zimenterioa Elizaren jabetzakoa izan arren, erabilera handia duen gunea da, herriko ekitaldi eta jarduera ugari hartzen dituen lekua. Hori dela eta, Udalak lanen %50a finantzatuko du, guztira 21.208 euroko inbertsioa eginez.

"Zizurkilgo herritarrek urtean zehar asko erabiltzen duten gunea da, herriko jarduera askoren bihotza. Funtsezkoa da espazio hau baldintza onetan mantentzea, guztiontzat erabilgarri eta atsegin izaten jarrai dezan", azaldu du Maite Amenabar alkateak.

Bestalde, irisgarritasuna hobetzeko asmoz, Udalak arrapala edo aldapatxo bat eraikiko du eliz atarian. "Irisgarritasuna funtsezkoa da herriko azpiegitura guztietan, eta arrapala honek elizara sartzeko aukera erraztuko die mugikortasun arazoak dituzten herritarrei", adierazi du Amenabarrek. Arrapalaren kostua 1.790 eurokoa izango da.

Obrak urtea amaitu baino lehen bukatzea aurreikusten da.