Eduki publikatzailea
Atzealdea Zizurkilgo Udala brigadarentzako biltegi egoki baten bila dabil
2024·10·07
ZIZURKILGO UDALEKO BRIGADAREN BILTEGIRAKO GUNEA ERRENTAN HARTZEKO LEHIAKETA
Udalak proposamenak aurkezteko epea ireki du 2024ko urriaren 14ra arte, ondasun higiezin bat duen edozein pertsona fisiko edo juridiko interesdunek lehiaketan parte har dezan.
Errentamenduaren xede den ondasunak baldintza-agirian jasotako ezaugarriak bete behar ditu:
- Brigadako ibilgailuentzako sarbide egokia duen industria-pabiloia, gutxienez 200 m2-ko azalera, gutxienez 5 m-ko altuera eta bulegoa, komuna eta aldagela dituena.
- Egungo udal-pabiloian gorde ezin diren udal-materialak biltegiratzeko eta konponketak (soldatzea, margotzea, argiak muntatzea...) segurtasun-baldintzetan egin ahal izateko tailer bat prestatzeko erabiliko da.
- Eskaini daitekeen gehieneko prezioa m2-ko: 6,24 €/ m2
- Errenta: hilekoa
Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu BALDINTZEN PLEGUAN.