Eduki publikatzailea

Atzealdea Tolosaldeko euskaltegietan izena emateko epea zabalik

Gaur aurkeztu dute Tolosaldeko AEK-k eta Tolosako Aitzol udal euskaltegiak 2024/2025 ikasturtean eskualdean eskainiko dituzten euskara ikastaroak, tartean Zizurkilen.

2024·09·03


AEK-k eta Aitzol euskaltegiak 2024/2025 ikasturtean Tolosaldean eskainiko diren euskara ikastaroak aurkeztu dituzte gaur Asteasun eta agerraldian izan dira Maite Amenabar alkatea eta Ainhoa Larrea euskara teknikaria, Zizurkilgo Udalaren izenean. 


Bi euskaltegiek A1 mailatik C2 mailara arteko ikastaroak eskainiko dituzte, alegia, hastapen mailatik hasi eta goi mailaraino lantzeko aukera izango da eskualdean. Aurrez aurreko eskolez gain, bertaratu ezin direnek autoikaskuntzaren bidez ikasteko aukera izango dute.


Izena emateko epea irailaren 20ra bitarte egongo da zabalik. Eskoletan matrikulatzeko edo informazio gehiagorako jarri harremanetan euskaltegiekin: 

  • AEK: 943 591 704 telefono zenbakian edota andoain@aek.eus helbidean.
  • Aitzol Udal Euskaltegia: 943 651 006 telefono zenbakian edota aitzolue@tolosa.eus helbidean.

Maite Amenabarrek Zizurkilgo Udalak euskararekin duen konpromiso irmoa azpimarratu du: "Udaletik lanean jarraituko dugu gure hizkuntzaren erabilera sustatzeko eta hiztunak ahalduntzeko, urtero bezala, euskaltegietan edo barnetegietan euskara ikasteko laguntzak eskainiz". 

Hona hemen AEKren eskaintza Zizurkilen:
Hastapen maila

  • Astelehena, asteartea eta osteguna. 15:00-17:00

Oinarrizko maila

  • Astelehena, asteartea eta osteguna. 15:00-17:00 (A2)

Erdi maila

  • Astelehena, asteartea eta osteguna. 15:00-17:00 (B2)
  • Astelehena, asteartea eta osteguna. 09:30-12:00 (B1 eta B2)