Eduki publikatzailea

Atzealdea Ezkeltzuko eolikoen proiektuan ez dago berritasunik

Proiektua geldialdi egoeran dago, eta Eusko Jaurlaritzak ere ez du espedientea behin betiko ixteko erabakirik hartu.

2024·09·12


Hainbat komunikabidetan argitaratutako informazioen aurrean, Zizurkilgo Udalak argitu nahi du Ezkeltzuko proiektu eolikoaren egoerak berdin jarraitzen duela. Udalak 2022tik du jasota zer arazo eragin ditzakeen proiektuak hegazkinen aire-segurtasunean, eta hala eman zitzaien horren berri proiektuak zuzenean eragindako lur-jabeei zein interes-taldeei. Ekimena geldialdi egoeran dago, eta Eusko Jaurlaritzak ere ez du espedientea behin betiko ixteko erabakirik hartu.

Zizurkilgo Udalak norabide batean edo bestean urratsik ematen bada herritarrei jakinarazteko konpromisoa berresten du, argi izanda une honetan erabaki hori beste erakunde batzuren esku dagoela.