Agenda

Atzealdea San Vito audiogida - Hodei Arrastoa

11:00 / UDALETXE AURREAN 12:30 / JOXE ARREGI PLAZA
31 / 05

Badator beste urtebetez Maiatza Saltsan! Aurtengoa herriko sortzaileen eskutik dator; izan ere, asko eta anitzak dira herrian ditugun sortzaileak eta bakoitzak bere artea ekarri eta banatuko du herritarrekin.

Tailerrak 16 urtetik gorako herritarrei zuzenduak dira, bi ordu iraungo dute eta guztiak doakoak izango dira.

Izen ematea beharrezkoa izango da, eta jada eman daiteke Udal bulegoetan. 

Sortzaileak saltsan jarri ditugun bezala, jar dezagun herri osoa saltsan!