Eduki publikatzailea

Atzealdea Bake-epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko deialdia zabalik da

Interesdunek abenduaren 15a arteko epea izango dute eskabideak aurkezteko. 

2025·11·28


Zizurkilgo Udalak bake-epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko deialdia ireki du. Interesdunek abenduaren 15a arteko epea izango dute eskabideak aurkezteko. 

Hautagaiek bete beharreko baldintzak eta xehetasun guztiak Gizpukoako Aldizkari Ofizialean eta jarraian.

Eskabideak aurrez aurre aurkeztu daitezke udal bulegoetan, edo telematikoki egoitza elektronikoaren bitartez.