Eduki publikatzailea

Atzealdea Bigarren gauez jarraian, edukiontziei su eman diete

Suaren egilea atxilotu egin du Ertzaintzak

2025·10·09


Atzo bezala, bart gauean ere su eman diete Zalduako biribilguneko edukiontziei. Suak haserre handia eragin du bizilagunengan, baina, zorionez, ez da kalte pertsonalik izan. Ertzaintzak egilea identifikatu eta atxilotu du, eta euren esku geratu da auzia. 

Zizurkilgo Udalak gogor gaitzesten ditu azken egunetako gertakariak, eta herritarrei gogorarazi nahi die jokaera ez-zibikoen aurrean ezinbestekoa dela erantzun arduratsua izatea. “Halako egoerak antzemanez gero, berehala jarri Udaltzaingoarekin edo Ertzaintzarekin harremanetan. Guztion artean herri seguruago eta errespetuzkoagoa eraiki dezagun”, azpimarratu du Maite Amenabar alkateak.