Eduki publikatzailea

Atzealdea Unean uneko trafiko mozketak, Bulandegiko obrak direla eta

Fraisoroko bidegurutzeko lanek trafikoan eta oinezkoen joan-etorrietan eragina izango dute

2025·10·03


Bulandegiko irisgarritasuna hobetzeko obrek aurrera jarraitzen dute. Kaixoko espaloia ia erabat amaituta dago, eta urriaren 6tik aurrera Fraisoroko bidegurutzean hasiko dira lanean. Esku-hartze horren baitan, tunel azpian hoditeria berria jarriko da, eta horrek eragin zuzena izango du bai trafikoan, bai oinezkoen joan-etorrietan.

  • Trafikoari dagokionez, zenbait unetan zubi azpian txandakako pasabidea ezarriko da. Era berean, unean uneko mozketak egingo dira Fraisorora igotzeko, Danenara joateko eta Joxe Arregi plazako garajeetara sartzeko.
  • Oinezkoen kasuan, Pasus Berri aldeko espaloia erabili beharko da. Egarrira zein Pasusera joateko plazako sarbideak egongo dira erabilgarri.

Fraisoro eta Ubareko bidegurutzeetako lanek hiru aste irautea aurreikusten da. Ondoren, Pasus Berri aldeko espaloian hasiko dira esku-hartzeak.

Zizurkilgo Udalak herritarren pazientzia eta ulermena eskertu nahi ditu, eta obrek sortu ditzaketen eragozpenengatik barkamena eskatu.