Eduki publikatzailea

Atzealdea 14 urtez herriaren alde lanean aritu ostean, J.Mari Luengok zinegotzi kargua utzi du

Ekitaldian, bere alboan aritu diren zinegotzi eta lankide asko bildu ziren,

2025·10·01


Atzo egindako osoko bilkuran, Joxe Mari Luengo zinegotziak karguari uko egin zion, udal-politikan 14 urtez aritutako ibilbideari amaiera emanez. Ekitaldian, bere alboan aritu diren zinegotzi eta lankide asko bildu ziren, urte hauetan guztietan erakutsitako konpromisoari eta gertutasunari esker ona adierazteko.

Luengo herriko alkate izan zen zortzi urtez, eta azken sei urteetan zinegotzi gisa jarraitu du herritarren alde lanean. Bere jardunak izaera argi bat izan du beti: politika herriaren zerbitzura ulertzea, elkarlanaren bidetik.

Maite Amenabar alkateak, hunkituta, hitz beroak eskaini zizkion agurrean: “Zure esperientziatik asko ikasi dut, baita zure jarreratik ere: politika herriaren aldeko zerbitzu bezala ulertzeko modu horretatik, beti elkarlanetik. Orain zure bizitzako beste etapa bati ekingo diozu; jubilazioa iritsi zaizu, atseden hartzeko eta familiaz gozatzeko garaia. Baina hemen utzi duzun arrastoa ez da desagertuko; zure lanak eta zure ekarpenek gure herriaren etorkizunean ere jarraituko dute. Badakit aurrerantzean ere hor izango zaitudala beti laguntzeko prest. Eskerrik asko, Joxe Mari, gure herriaren alde egindako lan guztiagatik. Zurekin egindako bidea guretzat ohorea izan da”.