Eduki publikatzailea
Atzealdea Udalak festen balantze positiboa egin du
2025·09·25

Zizurkilgo Udalaren balantzea positiboa izan da bai Elbarrenako jaietan bai herrigunekoetan: parte-hartzea handia eta giro bikaina izan dira nagusi. Hala ere, udalak salatu nahi du portarea desegoki batzuk izan zirela, eta herritarren esku-hartze arduratsuari esker egoera berehala eta behar bezala bideratu zirela.
Udalak eskerrak eman dizkie Goiko zein Beheko Festa Batzordeei eta jai egun guztietan zehar lana egin duten boluntario eta udal langilee egindako ahaleginagatik. Maite Amenabar alkateak adierazi du festak aberasgarriagoak direla herritarrek zuzenean antolatzen dituztenean, eta etorkizunean ere parte-hartze aktiboa bultzatuko duela berretsi du.
