Eduki publikatzailea
Atzealdea Eltxo Tigrearen kontrola Zizurkilen
2025·09·23

Eusko Jaurlaritzak Eltxo Tigrearen presentzia kontrolatzeko eta jarraipena egiteko duen programaren baitan, Zizurkilgo Udalak herrian eltxo tigrearen presentzia antzeman dela adierazi du eta, horren ondorioz, jarraipen berezia egiten ari da gure herrian.
Eusko Jaurlaritzaren protokoloari jarraikiz, laginketa-sistema berezi bat ipini da martxan. Sistema hau, herriko puntu desberdinetan kokatu diren“obitranpak” izeneko pote berezien bidez gauzatuko da. Obitranpa hauek ez dira kaltegarriak ez pertsonentzat ezta animalientzat ere; eltxo tigrearen arrautzak harrapatzeko erabiltzen den tresna baino ez dira.
Guztira hamar obitranpa jarri dira herrian; bost herrigunean eta beste bost Elbarrenan, bostak Zalduako biribilgune inguruan. Udalak gogorarazi nahi du ezinbestekoa dela jarrita dauden obitranpak ez kentzea, ikerketa eta kontrol lanak baldintzatu ez daitezen.
