Eduki publikatzailea

Atzealdea Zabalik dago Zizurkilgo Azoka Berezian parte hartzeko izen-ematea

Irekita dago Azoka Berezian postuak jartzeko eskaerak egiteko epea.

2025·09·15


Zizurkilgo Udalak jakinarazi du irekita dagoela Azoka Berezian postuak jartzeko eskaerak egiteko epea. Aurten azoka urriaren 12an ospatuko da, igandearekin, eta ohiko moduan artisau postuek eta nekazaritza postuek osatuko dute. Herriko nahiz inguruko ekoizle eta saltzaileek bertan parte hartzeko aukera izango dute.

Postuak jarriz parte hartu nahi dutenek urriaren 3a arte dute izen-ematea egiteko aukera. Eskaerak aurrez aurre egin daitezke Udaletxean edo Udal Bulegoetan, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara. Halaber, erregistro elektronikoaren bidez ere egin daitezke izen-emateak, https://labur.eus/azokapostua helbidean.

Udalak herritar eta ekoizle guztiak gonbidatu ditu azokaren giro berezian parte hartzera, artisautza eta nekazaritzako produktuak protagonista izango diren jaian.