Eduki publikatzailea
Atzealdea Tolosaldeko euskaltegietan izena emateko epea zabalik
2025·09·15

Ikastaroen eskaintza
A1etik C2ra bitarteko euskara ikastaroak eskainiko dituzte Aitzol Udal Euskaltegiak eta Tolosaldeko AEK-k. Horri esker, oinarrizko mailatik hasi eta goi mailaraino ikasteko aukera izango da eskualdean. Izen ematea irailaren 17ra arte egongo da zabalik, eta 16 urtetik gorako edonork parte har dezake: alfabetatu gabeek, euskara hobetu nahi dutenek, jubilatuek, ostalaritzako eta merkataritzako langileek, zein hainbat erakundetako kideek.
Ikastaroak udal eta Jaurlaritzaren laguntzekin diruz babestuta daude, eta kasu batzuetan %100era arte finantzatzen dira.
AEK-ren eskaintza Zizurkilen
Hastapen maila
- Asteazkena 09:30 - 11:30
Oinarrizko maila
- Astelehen, astearte eta osteguna 15:00 - 17:00
Erdi maila
- Astelehen, astearte eta osteguna 09:30 - 12:00
- Astelehen, astearte eta osteguna 15:00 - 17:00
Matrikulazioa
- Aitzol Udal Euskaltegia (Tolosa): matrikulazioa irailaren 17ra bitartean egin daiteke, goizez 09:00-13:00 eta arratsaldez 16:00-19:30. Informazio gehiago: aitzolue@tolosa.eus / 943 65 10 06.
- Tolosaldeko AEK: 2025-2026 ikasturtean hainbat herritan eskainiko ditu ikastaroak (besteak beste Zizurkil, Villabona, Asteasu, Anoeta, Irura, Ikaztegieta, Alegia, Ibarra eta Lizartza). Izena emateko aukera dago irailaren 17ra arte, 943 59 17 04 telefono zenbakira deituz edo andoain@aek.eus helbidera idatziz.
Mintzalaguna
Mintzalaguna mintzapraktika egiteko egitasmoa da. Euskaraz egiteko ohitura duten lagunak eta mintzapraktika egin nahi dutenak elkartzen ditu, astean ordu betez euskaraz hitz egiteko.
Helburu nagusiak dira euskara gehiagotan erabiltzea, hizkuntza ezagutza handitzea, euskarazko harremanak sortzea eta euskararen alde egitea. Arrazoi ugari daude mintzalaguna izateko!
- Parte hartzeko baldintza: euskaraz komunikatzeko gaitasun minimoa izatea.
- Izen ematea: doakoa da eta ikasturte osoan irekita dago.
- Moduak: zure udalean, Galtzaundi elkartean edo online taupamugimendua.eus/lan-arloa/mintzapraktika estekan.
