Eduki publikatzailea

Atzealdea Bulandegiko irisgarritasun planaren bigarren faseko lanak martxan

Kaixo aurrean hasi dira obrak, eta lanek eraginda itxita dago oinezkoentzako pasabidea.

2025·09·12


Bulandegiko irisgarritasun planaren lehen faseko bigarren zatiko obrak abian dira jada. Irisgarritasuna eta segurtasuna Udalaren lehentasun nagusietakoak dira, eta proiektu honen xedea herritarrei kale seguruagoak eta erosoagoak eskaintzea da, eguneroko ongizatea hobetzuz.

Lehen fasean oinezkoentzako hainbat hobekuntza egin ziren biribilgunearen inguruan. Orain, lan nagusiak bi izango dira: Kaixo-ko etxearen parean espaloi berria egitea eta Pasus Berri etxearen aurrealdea egokitzea, espaloia zabaltzeko. Kaixo aurrean hasi dira obrak, eta lanek eraginda itxita dago oinezkoentzako pasabidea.  

“Badakigu obra batek beti dakartzala hainbat eragozpen. Hori dela eta, aldez aurretik eskertu nahi dugu herritarren pazientzia eta ulermena. Udaletik ahal dugun guztia egingo dugu lanak ahalik eta arinen eta traba gutxienekin gauzatzeko. Emaitzak mereziko du.”, nabarmendu du Maite Amenabar alkateak.

Proiektuak 303.810 euroko aurrekontua du, eta SASOI ERAIKUNTZAK, S.L. enpresa arduratuko da lanak gauzatzeaz. Urte amaierarako amaituta izatea aurreikusten da.