Eduki publikatzailea

Atzealdea Zizurkil-Asteasu bidegorria berritzeko lanak

Datorren astelehenean, irailaren 15ean, hasiko dira Zizurkil eta Asteasu arteko bidegorrian dauden egurrezko pasabideak konpontzeko eta berritzeko lanak.

2025·09·10


Datorren astelehenean, irailaren 15ean, hasiko dira Zizurkil eta Asteasu arteko bidegorrian dauden egurrezko pasabideak konpontzeko eta berritzeko lanak. 
Lanak egin bitartean, dagokion pasabideko pasaera itxita egongo da. Aurreikusitako mozketa-egunak honako hauek dira:

  • Irailaren 15etik 28ra: 3,8 kilometroan dagoen pasabidea (Asteasu herrigunetik hurbilen dagoena).
  • Irailaren 29tik urriaren 12ra: 3,35 kilometroan dagoen pasabidea (industriagunetik gertuen dagoena).
  • Urriaren 13tik 19ra: 1,84 kilometroan dagoen pasabidea (Burrustidi baserriaren atzealdean dagoena). Dagoen pasabidea guztiz aldatuko da eta berri bat jarriko da.

Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko, aldez aurretik, ulermenagatik.