Eduki publikatzailea

Atzealdea Atxulondo taberna kudeatzeko lizitazioa zabalik, irailaren 11ra arte

Proposamenak aurkezteko epea luzatu da; 2025eko irailaren 11n amaituko da, eguerdiko 13:00etan.

2025·08·05


OHARRA: Proposamenak aurkezteko epea luzatu da; 2025eko irailaren 11n amaituko da, eguerdiko 13:00etan.

Zabalik da Atxulondo kultur etxeko taberna ustiatzeko izena emateko epea. Honen bidez, bi urterako emakida eskainiko da, beste bi urtez luzatzeko aukerarekin. Prozesua irekia da eta proposamenak aurkezteko epea 2025eko irailaren 11n amaitzen da, eguerdiko 13:00etan. Parte hartzeko, eskaintzak Eusko Jaurlaritzaren Kontratazio Publikoaren atarian aurkeztu behar dira.

Zer eskaintzen du Udalak?

  • 134 m²-ko barruko espazioa eta 48 m²-ko terraza erabilera esklusiboarekin
  • Kultur etxeko komunen erabilera partekatua
  • Altzari eta tresneria egokitua, martxan hasteko prest

 
Atxulondo taberna kokapen ezin hobean aurkitzen da, herriguneko plazan,  Zizurkilgo bizitza sozialaren erdigunean. Herritar guztiak elkar topatzeko leku naturala da, adin guztietako jendea elkartzen den tokia, jubilatuen elkartearen ondoan, futbol zelaitik minutu batera eta kultur etxearen jarduera biziei lotuta, aukera ezin hobea da ostalaritza proiektu sendo bat abian jarri nahi dutenentzat.

Informazio guztia eta pleguak eskuratzeko: labur.eus/atxulondokontratazioa