Eduki publikatzailea

Atzealdea Villabonako festen harira sortzen den zikinkeriari buruzko jakinarazpena

Azken egunotan, Villabonako festen harira Zizurkilen sortzen den zikinkeriagatik zenbait kexa jaso dira Udalean.

2025·07·30


Azken egunotan, Villabonako festen harira Zizurkilen sortzen den zikinkeriagatik zenbait kexa jaso dira Udalean.

Horren harira, jakinarazi nahi dugu Zizurkilgo Udalak, urtero bezala, 3.000 euroko aurrekontua bideratzen duela garbiketa bereziak egiteko, uztailaren 25etik abuztuaren 1era. Izan ere, herriko kaleak ahalik eta garbien mantendu, festa giroak sortzen dituen ondorioak arindu eta bizilagunen ongizatea bermatzea dugu helburu.

Era berean, Udalak eskerrak eman nahi dizkie jarrera arduratsua erakusten duten herritarrei. Elkarbizitza eta garbitasuna zaintzea guztion ardura da.