Eduki publikatzailea
Atzealdea Behin betiko onartu da “Akezkozabal” Hiri Antolamenduko Eskuartzearen Plan Berezia
2025·07·23

Zizurkilgo Udalak 2025eko ekainaren 24an egindako Osoko Bilkuran “Akezkozabal” 22 HEAren Hiri Antolamenduko Plan Berezia behin betiko onartu du. Plan hau 2024ko azaroan idatzi zen eta eremuko Hitzarmen Batzordeak sustatu zuen.
Plan Berezi honen helburua da Akezkozabal eremuaren hiri-antolamendua arautzea eta garapen urbanistiko egokia ahalbidetzea, Udalaren Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren barruan.
Udalak eskerrak eman nahi dizkie prozesuan parte hartu duten eragileei eta herritarrei, eta konpromisoa berresten du herrigintzan eta antolamendu jasangarriaren alde lanean jarraitzeko.
Plan Bereziaren dokumentu osoa kontsultatzeko, sartu esteka honetan:
https://udal.egoitza.gipuzkoa.eus/PortalV/r/0/28/AAAA2TZKQ.19q6
